XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iragarpenak Lan eta Zerbitzuen Enkate eta Lehiaketak LEHENDAKARITZA, ZUZENTZA ETA AUTONOMI GARAPENERAKO SAILA

ESLEIPENA, Barne Sailarentzako host-konesiorako mikrordenagailu eta inprimagailuak erosi, instalatu eta ihardunean jartzeko lehiaketa publikoarena.

Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailburuorde Jn. T. A.-ren erabakiz, ondorengo iragarpen hau argitaratzen da: Euskal Autonomi Elkartearen 1984.erako Aurrekontu Nagusiak ezartzen dituen abenduaren 20ko 30/1983 Legez aldatutako Estatuaren Kontratuen Legeko 38. atalak zera xedatzen du, kontratu-esleipena, horretarako erabili den prozedura dena dela ere, E.H.A.A.-n argitaratu behar dela, 25.000.000,- pzt.-tik beherako dirukopurua dutenak, horretatik salbuetsiak geratzen direla.

Ildo horretan, Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailburuordeak, 1989.eko ekainaren 12ko egunez, zera erabaki zuen: Barne Sailarentzeko host-konesiorako mikrordenagailu eta inprimagailuak erosi, instalatu eta ihardunean jartzeko lehiaketa publikoa, 10.-99.986,-pzt.-tako diruzenbateko batez, I.B.M. enpresari esleitzea.

Administrazio bidea agortzen ez duen aipatu erabaki horren aurka, legez interesdun direnek, gorajotze errekurtsoa tartejarri ahal izango dute Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuorde Jn. T. G.-aren aurrean edo hori eman zuen organoaren aurrean, 15 eguneko epe baten barruan.

Errekurtso horretan, administrazio bidea agortuz, erabaki espresua ematen bada, bere aurka, administraziozko errekurtso kontentziosoa sartu ahal izango da 2 hilabeteko epe baten barruan.

Erabaki ebazle espresurik ematen ez bada, gorajotze errekurtsoa ukatutzat ulertu beharko da 3 hilabete igaro ondoren eta, urtebeteko epe baten barruan, administraziozko errekurtso kontentziosoaren posibilitaterik egongo da, geroztik erabaki espresurik egoten bada salbu eta, kasu horretan, epea, aipatutako bi hilabeteko hori izango da.

Dena dela ere, eman zuen organuaren aurreko kontentziosoaren aurretikoa bezala, gorajotze errekurtsoaren ebazpen ekintzaren aurka berraztertze errekurtsoa sartzea, borondatezkoa izango da hilabeteko epean.

Kasu horretan, administraziozko errekurtso kontentziosoa tartejartzeko epeak, hauek izango dira: bi hilabete berraztertze errekurtsoaren erabaki ebazlea espresu baldin bada eta urtebete, horrela ez bada.

Nolanahi ere, berari buruz ari deneko errekurtsoaren ekintza edo tartejartzearen argitalpena gerta dadin egunaren biharamonetik hasita kontatuko dira epeak.

Administraziozko errekurtso kontentziosoa berriz, Bilboko Lurralde Entzutegiko Kontentzioso Administratiboaren Salan aurkeztuko da.

Gasteiz, 1989.eko ekainak 12. Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailburuordea, JOSE IGNACIO IGLESIAS LEZAMA.